XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zeinek entzun eta kolpetik dastatu, somatu dezakeen olerki bat.

Orduan, nik uste dut listoia oso goian jarrita zegoela, ze erreakzio espero huan jendearengandik eta ze erantzun izan duk.

Zeren jendeak hitz egingo zian, kritikak irakurriko hituan...

- Lehendabizi banekien oso lan minoritarioa izango zela.

Hori oso klaro neukan.

Baina horrek ez ninduen batere beldurtu, horrek indar gehiago eman zidan horretan segitzeko (zeren askotan jendeak bere lana publikoan pentsatuz bakarrik egiten du, eta ez bere kreazio mundu horretan pentsatuta).

Orduan, minoritarioa izango zela.

Gaur egun bizitzen dugun zibilizazio hau ikusirik, beste punta batean dago lan hau; beste bizimodu bat, beste erreflesionatzeko eta sentitzeko modu bat agertzen du.

Orduan, nik musika asmatzeari ematen nion inportantzia, zeren eta musikaren bitartez jendea geureganatuko genuela pentsatzen genuen.

Orduan, jendearen lehendabiziko errekzioa sorpresa izan zen, gero...

- Sorpresa zeinentzat?